XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarrena. -

Egitaraua.

1. Ikusizko munduaren nondik norakoak;
2. Geometria laueko sarrera;
3. Proiekzio-geometriako sarrera;
4. Irudikatzeko sistemak;
5. Eskala;
6. Sinbolismoa, eskalako arazoari lotuta;
7. Planoen interpretazioa;
8. Hirigintzako eta arkitekturako marrazkiak kodetzea;
9. Topografia;
10. Irudi bidez adierazitako hirigintza-figurak;
11. Proiektua aurkezteko arauak;
12. Praktikak.

Laugarrena.-

Lekua, kodea, egunak, ordutegia, iraupena eta matrikula.

Donostia. (kodea: 93 - CUR - 12).

Egunak: 1993ko irailaren 27, 28, 29 eta 30 eta urriaren 1, 4, 5, 6, 7 eta 8an.

Ordutegia: 16:00-20:00.

Iraupena: 40 ordu.

Bilbao. (kodea: 93 - CUR - 13).

Egunak: 1993ko azaroaren 8, 9, 10, 11, 12, 15, 16, 17, 18 eta l9an.

Ordutegia: 16:00-20:00.

Iraupena: 40 ordu.

Ikastoki-kopurua: Hogei.

Matrikula: hogeita hamabi mila pezeta (32.000 PTA)

Bostgarrena. -

Baldintza nagusiak

A) Eskabideak

Antolatuko den edozein ihardueratan parte hartzeko eskabideak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari jaunaren izenean igorriko dira Lurralde eta Hiri-Ikasketetarako Euskal Eskolako bulegoetara, alegia, Errekalde zumarkalea 18, 1. 48009 Bilbao (telefonoa 94-423 18 03/02; telekopia 94 - 423 43 89) helbidera.

Eskabideok postaz, telekopiez (kasu honetan, jatorrizko agiritzat hartuko dira bidalitakoak, eta ez dute bestelako agiririk igorri beharko beste edozein bidez) edo behar den lekuan eskuz eman daitezke, beti ere, deialdiko II. eta III. eraskinetan azaltzen diren datuak bertan jarrita.

Eskabideok, halaber, Herri-Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean adierazitako gainerako moduetan aurkeztu ahal izango dira.

Herri-administrazioan lan egiten dutenek ikastaroa lan-orduetan egitea eskatzen badute, horretarako baimena ematen dien agiria aurkeztu beharko dute inprimakiarekin batera edo aparteko idazki batean.

B) Eskabideak aurkezteko epea

Kasuan kasuko iharduera hasi baino bost egun lehenago gutxienez aurkeztuko dira eskabideok.

C) Gastuak